Zikuñaga auzoan egun osoko festa izango da bihar. Izan ere, alde batetik, Errapia arte tailer elkarteko festa izango da Zikuzulo arte tailerrean. Tailerraren ateak irekiko dituzte eta goizean mural bat pintatuko dute. Eguardi partean bazkaria antolatu dute eta arratsaldean musika joko dute zuzenean: alde batetik, Ziku eta Hannik gitarra eta kantuz girotuko dute arratsaldea eta bestetik, El Grillo y La Cigarra, biolina eta gitarra doinuak entzunez gozatzeko aukera izango da.
Bigarren aldiz,
Metal Festa
Gau partean ere jarraituko du giroak. Zikuñaga Metal Fest antolatu dute, bigarren aldiz. Lau taldek joko dute 20:30etatik aurrera: Impio, 3797, La Mosca Tao eta Pandemia.