Ostegunero bezala, erremonte jaialdia izango da gaur Galarretan, 16:00etatik aurrera. Denera lau partidu jokatuko dira eta tarteko bi partidu estelarrak, erakargarriak espero dira. Endika Barrenetxea hernaniarrak ere jokatuko du azken norgehiagokan. Gaurko partiduak: Matxin VI-Zubiri/Zulaika-Saldias (35 tantotara); Zeberio II-Olazar/Urriza-Agirrezabala (40 tantotara); Etxeberria IV-San Miguel/Juaristi-Etxeberria III (40 tantotara); eta Etxabe II-Aizpurua II/Oñatz-Barrenetxea IV (30 tantotara).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!