Asteburu honetan GRAVN Torneoko finala irabazi dute Miren Goikoetxeak eta Ariane Arrietak jubenil mailan. Bilboko Bizkaia trinketean jokatu zuten paleta modalitatean. 30-22 irabazi zieten bikote arabarrari. Irati Ugalde hernaniarrak ere finala jokatu zuen Suberri taldeko Aburuzarekin, baina ez zuen hainbesteko zorterik izan. Arabarren aurka 30-25 galdu zuten nerbioen eraginez. Asteburu honetan ezker hormako finalak jokatuko dira eta bertan izango dira Hernaniko pelotariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!