Ikatza Liburugunean masaje tailerra antolatu dute gaur, Maddi Minerren eskutik. Minerrek erizaintza terapia naturaleko hiru teknika irakatsiko ditu: buru eta aurpegiko masajea, oinetako reflexologia eta bularretako autoesplorazioa. Tailerra arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara izango da. Beste tailer bat ere izango da datozen bi astelehenetan: Oinarrizko Photoshop tailerra.
Atzo, berriz, Anarkherria 1986-2011 liburua aurkeztu zuten. Jakue Pascual egilea izan zen azalpenak ematen.