Ereñotzuko Ur Mia elkartea 50garren urteurrena ospatzen ari da aurten eta asteburu honetan izango da festa nagusia. Bihar Mus Txapelketako azken partidak eta finala jokatuko dira, ilunabarrean, elkartean bertan. Larunbatean, berriz, bola eta toka txapelketak, txokolatada eta auzoko musikari eta abeslarien emanaldiak izango dira.
Egun nagusia, igandea
Egun potoloa igandea izango da. Goizean mendi irteera antolatu dute Agiñara. Goizeko 10:00etan abiatuko dira. Ondoren, herri bazkaria antolatu dute eta bazkaldu aurretik, Mus Txapelketako sariak banatuko dituzte.
Bazkaria 14:00etan izango da eta gogorarazi dute txartelak erosteko azken eguna gaur dela. Txartelak salgai daude Irrintzi, Ugaldetxo eta Irubidieta tabernetan eta Ur Mian. Prezioa: 30 euro helduek eta haurrek 10 euro. Bazkalostean, bertsolariak eta bertso musikatuak izango dira.
Elkarteari buruzko
liburuxka
Ur Mia elkartearen historia biltzen duen liburuxka bat argitaratu dute eta egun horretan banatuko dituzte elkartean eta auzoan.