Lehengo igandean bertan behera geratutako Txistu Kontzertua igande honetan izango da, Hernaniko Txistulari Bandak antolatua. Txistulariek Musika Bandako bi tronpeta joleren laguntza ere izango dute: Julio Garcia eta Axier Lizarza. Kontzertua 13:00etan izango da Milagrosan.
Kontzertuak bi zati izango ditu: 1) Kalez Kale Kantari taldean Hernanin abesten diren herri abestiak. 2) Beste doinu klasikoak: pasodoblea, rondo, habanera, jota, etabar.
Egitaraua
1. ‘Zubigain’ (Biribilketa)................................................C. Albistur
2. Herri abestiak 1..........................................Mold. J. I. Ansorena
a) ‘Iparragirre abila dela’
b) ‘Begiak parrez parrez’
3. ‘Rondo’......................................................................A. Diabelli
4. Herri abestiak 2...........................................Mold. J. I. Ansorena
a) ‘Bagare, bagara’
b) ‘Ama eta alaba’
5. Habanera eta jota......................................................S. Bikandi
6. Herri abestiak 3..........................................Mold. J. I. Ansorena
a) ‘Zibilak esan naute’
b) ‘Anttoni Antton’
7. ‘Don Martín’ (pasodoblea)...........................................S. Bikandi
8. ‘Itsas doinuak’............................................Mold. J. I. Ansorena
Partaideak: Txistulari Banda eta Tronpeta bikotea.
Zuzendaria: Patxi Apezetxea