‘Anarkherria 1986-2011’ liburuaren aurkezpena gaur, Jakue Pascualekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 2a, 02:00

Maiatza ekintzaz betea dator Ikatza Liburugunean (Zapa kalea, 6). Gaur, esaterako, Anarkherria 1986-2011 liburua aurkeztuko du Jakue Pascual egileak. Arratsal­de­ko 19:00etan izango da.
Mark Legassek 1986an Egin egunkarian argitaratutako gutun batek erantzun bat jaso zuen, Jakue Pascual gaztearena, hain zuzen. Bi pen­tsalari horien ideiek bestearengan sortutako liluraren ondorioz, Anarkherria izeneko obra sortu zuten. Hogeita bost urte eta gero, egileetako batek, Jakue Pascualek, orduko testu fresko, akrata, ganberro eta sakonaren inguruko edizio kritiko hau idatzi zuen. Izan ere, liburu hark 1980ko hamarkada markatu zuen Euskal Herrian eta itxuraz elkarrengandik hain urrun zeuden bi pentsamenduren lotura hobeto ulertzen lagundu zuen: abertzaletasuna eta anarkismoa.

Masaje eta Photoshop
tailerrak

Bihar masaje tailerra izango da 19:00etatik 20:30etara. Maddi Minerrek erizaintza terapia naturaleko hiru teknika irakatsiko ditu: buru eta aurpegiko masajea, oinetako reflexologia eta bularretako autoesplorazioa.
Maiatzaren 7 eta 14an, berriz, beste tailer bat izango da: Oinarrizko Photoshop tailerra. 17:00etatik 19:00eta­ra antolatu dute.

Beste aurkezpen bat eta
hitzaldia

Hilabetea bukatzeko, beste liburu aurkezpen bat izango da hilaren 23an. Mujeres en prisión: voces desde el centro penitenciario de Pamplona aurkeztuko dute Nafarroako Salhaketako kideek.
Hilaren 31n, berriz, Josebe Iturrioz Medeak taldeko kideak hitzaldia emango du: Patriar­katuaren jatorria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!