Asteartean hasiko dira San Joan jaietako haurren aurreskuko entsaioak eta interesa duten guztiek izena eman behar dute Biterin. Beharrezkoa da haurrak aurten 5 urte betetzea eta izena emateko unean bere bikotearen izena jakinaraztea. Guztira 50 bikotek parte hartu ahal izango dute. Entsaioak Urumea Ikastolan (Gay Mur) izango dira 17:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!