Batxilergoa egiteko, aurrematrikulazioa zabalik

Kronika - Erredakzioa 2012ko maiatzaren 2a

Batxilergoa egin nahi duten gazteek orain dute garaia izena emateko, gaurtik maiatzaren 11ra bitarte zabalik izango baita aurrematrikulazio epea. Hernani Institutuan bi batxilergo mota izango dira aukeran: Zientziak eta Teknologia; eta Giza eta Gizarte Zientziak. Izena emateko ordutegia honakoa da: astelehen, astearte eta ostegunetan, 08:30e­ta­tik 16:30etara, eta asteazken eta ostiraletan, 08:30etatik 14:30eta­ra. Izena bertara joanda eman daiteke (Santa Barbara auzoa), telefonoz (943 55 11 88) edo emailez (institutua@hernanibhi.com).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!