Euskal Ligara igo da Hernani

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 2a, 02:00

Errugbi taldea bakarrik ez, futboleko nesken taldea ere ospakizunetan da. Izan ere, mailaz igotzea lortu zuten joan den larunbatean. Igoera Fasea bukatzeko partidu bakarra geratzen da, baina asteburuan Zumaiakori 1-6 irabazita, matematikoki igoera lortu dute. Hori horrela, datorren denboraldian Eus­kal Ligan jokatuko dute. La­run­bateko golak ondorengo jo­kalariek sartu zituzten: Uxue, Olaia, Maialen, Ane Ibarburu, Ane Aierbe eta Mariak.

Aurtengo helburua baino gehiago beteta
Iban Gil entrenatzaileak denboraldi hasieran eta Igoera Fa­se erdian Kronikari azaldu zion aurtengo helburua taldea mailara egokitzea zela, kontuan izanik baja garran­tzitsuak izan zirela eta jokalarien ia erdiak oso gazteak zi­re­la. Hori horrela, helburua baino gehiago bete dutela nabarmendu du eta ez zutela espero. «Mailara egoki­tzea zen hel­burua eta Igoera Fasea emaitza txarrekin hasi eta gero, lehenengo 4 partiduetan 3 porrot jaso eta gero, egoerari buelta eman diogu. Gainon­tzeko partidu guztietatik ba­ka­rra galdu eta bat berdindu dugu, eta bigarren itzuliko par­tidu guztiak irabazi ditugu», azaldu du pozik.

Datorren urtean, erronka polit bezain zaila
Datorren urteari begira, man­tentzea izango dela erronka dio Gilek: «Gipuzkoarren artean maila parekoa da, baina bizkaitar eta arabarren mailaren berririk ez dugu eta zentzu horretan, balorazio zehatz bat egiterik ez dugu. Hala ere, erronka polit bezain zaila izango dela uste dugu».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!