Haurren Xake Txapelketa hasiko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 4a, 02:00

Bi ostiraletan jarraian jokatuko dira kanporaketak eta finala, maiatzaren 13an. Bi maila izango dira: 12 urte azpikoak eta 13-16 urte artekoak. Gaur oraindik izena eman daiteke.

Urtero bezala, Haurren Xake Txapelketa antolatu du Hernaniko xake taldeak eta gaur hasiko dira lehenengo partidak jokatzen. Arratsal­deko 17:00etatik aurrera izango da hori xake taldearen egoitzan (Aristizabal kalea, 5). Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gaur oraindik izena emateko aukera dago: 699 843 778. Hurrengo kanporaketa ere ostiralean jokatuko da, hau da, maiatzaren 11n, ordu berean. Finala, berriz, maia­tzaren 13an izango da, igandean. Goizeko 10:00etan jokatuko da. Txapelketa bi mailatan jokatuko da. Alde batetik, 12 urtetik azpikoek jokatuko dute eta bestetik, 13-16 urte artekoek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!