Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urte osoan zehar egiten dituzten ekintzak ezagutzeko ate irekiak antolatu dituzte Sasoikon, bihartik hasita. Jaiotze eta erditzearen prestaketa poztasunez eta ezagutzarekin izeneko tailerra izango da bihar, 19:30etan. Edurne Elorzaren (emagin erresidentea) eta Josune Goikoetxearen (gorputz hezitzailea) eskutik izango da saioa. Sarrera dohainik da, lekua hartuz gero. Izena emateko: 943 33 11 83 edo 656 721 492. Informazio gehiago: www.sasoiko.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!