Manifestazioak gaur, sindikatuek deituta

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 1a, 02:00

Langileen Eguna dela eta, sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte gaur. LAB, STEE-EILAS, CCOO eta UGTk Donostian deitu dituzte manifestazioak eta ELAk Bilbon.

Maiatzaren lehena da gaur, Langileen Nazioarteko Eguna eta sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte. Lan­gi­leen eskubideen eta lan bal­din­tza duinen aldeko aldarrikapenak kalera aterako dituzte eta herritarrei dei egiten diete par­te hartzeko. Manifes­ta­zioak hiriburuetan izango dira.

LAB: Bulebarrean, 12:30etan Gora maiatzaren lehena, lotu borrokari! lemapean, LAB sindikatuak Euskal He­rriko eskualde ezberdinetan egin ditu deialdiak eta Bu­run­tzaldea eta Donostial­dea­ko herritarrentzat Bule­ba­rrean da hitzordua 12:30e­tan.

ELA: Bilbon, 12:00etan, ELA sindikatuak Bilbon os­pa­tuko du maiatzaren lehena, Ezinbestez, sindikatua le­ma­­pean. 11:30etan, Adolfo Mu­ñoz Txiki Idazkari Nagu­siak hitz egingo du Gran Via kalean eta ondoren, 12:00ak aldera, manifestazioa abiatuko da.

CCOO eta UGT: Alderdi Ederren, 12:00etan CCOO eta UGT sindikatuek Erkidegoko hiru hiriburuetan deitu dituzte manifestazioak eta Donostiakoa eguerdiko 12:00e­­tan abia­tuko da Alderdi Ede­rretik. Lema, honakoa: Dena suntsitu nahi dute. Lana, duintasuna, eskubideak!

STEE-EILAS: Donostiako Hezkuntza Delegaritzan, 12:00etan STEE-EILASek Donostiako Hezkuntza Sailaren aurrean egin du deialdia, 12:00etan: Zerbitzu Publikoei eutsi, lan baldintzak errespetatu.

Jubilatu etxean ere, Maiatzak 1 ospatzen
Goiz Eguzki jubilatu etxeko ki­de­ek ere, urtero bezala, Lan­gi­leen Eguna ospatuko dute. Me­za, sari banaketa, eskulanen erakusketa eta luntxa antolatu dituzte. Atzo berriz, Goiz Eguzki Abesba­tzaren emanaldia izan zen.

EGITARAUA:
09:00etan, hildako bazkideen alde meza, Agustinetan.
11:00etan, udaberriko kale-joku eta karta-jokoetako txapeldun eta txapeldunordeei sariak.
Ondoren, eskulan erakusketa
Amai­tzeko, luntxa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!