Igandean Amuarrain Txapelketan parte hartzeko, izen ematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 1a, 02:00

Txantxangorri elkarteak Amuarrain Arrantza Txapelketa antolatu du igandean eta izen ematea zabalik dago oraindik. Bazkide eta herritar guztiek eman dezakete izena, elkartean bertan. Txapelketa egunean, parte hartzaileek 08:30etan azaldu behar dute elkartera eta 09:00etatik 13:00etara izango dute arrantzarako tartea. Arrantzatutakoarekin 13:30ak baino lehen azaldu beharko dute bueltan. Amu naturalak nahiz artifizialak erabili ahal izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!