Dendak modernizatzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 1a, 02:00

Bi laguntza mota izango dira. Lehenengo taldean 2.000 eurotik gorako inbertsioa egin beharko da; bigarrenean, 600 eurotik gora.

Merkataritza establezimenduak modernizatzeko Eusko Jaurlaritzak diru la­gun­tzak ematen ditu eta Herna­niko Berriak elkarteak ja­­kina­razi duenez, eskaera egiteko epea zabalik dago. Ekainaren 30a da azken eguna.

%15 eta %20ko diru laguntzak
Bi laguntza mota izango dira. Lehenengo taldeko inber­tsio­en kasuan, hau da, altzariak, errotulazioak, salmenta-lokalak eta eskaparateak, etabar berritzeko, %15eko diru la­gun­tza emango da. Biga­rren tal­deko inbertsioetarako, be­rriz, %20ko diru laguntza. Esaterako, informatika aplikazioak (softwarea), informazioa prozesatzeko ekipoak eta osagarriak (eskanerra, inpresora...), kutxa erregistratzaileak, agenda elektronikoak, ba­lan­tza elektronikoak, etabarrentzako. Proiektu horietarako diru la­­guntzak jasotzeko, lehenengo taldean 2.000 eurotik gorako in­bertsioa egin behar­ko da eta bigarren taldean 600 eurotik go­rakoa. Guztira, 12.000 euroko laguntza izango da, gehienez.

Elkarteko kide izanda, besteak beste, gehiago
Ehuneko horiek 2 puntutan igo daitezke enpresa merkatarien elkarte batekoa bada. Gaine­ra, UNE 175001 kalitate ziurtagiria baldin badu, diru laguntza beste 2 puntu gehiago igoko da. Eta horrez gain, bikaintasun ziurtagiria badu, igoera 3 puntukoa izango da. Guztira, kalitateagatik 5 puntura arte igo ahal izango da laguntza. Eskaera egiteko, Berriake­kin harremanetan jarri: 943 33 30 49 edo dinamizador@comercio-gipuzkoa.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!