Kutxa Ekoguneak, Cristina Enea Fundazioarekin, Ingurumen Kazetaritza online ikastaroaren 4garren edizioa antolatu du eta izen ematea zabalik dago hilaren 7ra arte. Ikastaroaren helburua da, ingurumenari buruzko gaiak landuko dituzten kazetari profesionalak prestatzea. Gaur, 19:00etan, gaiari buruzko hitzaldi bat izango da Donostian, Kutxako Dr. Camino Institutua aretoan (Abuztuaren 31 kalea, 36). Ikastaroan izena emateko: 943 55 20 20/680 526 851 edo komunikazioa@ekogunea.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!