Odola emateko eguna izaten da Hernanin hilabeteko lehenengo asteartea, baina gaur jai eguna izanik, egunez aldatzea erabaki du Odol Emaileen Elkarteak. Hori horrela, bihar izango da odola emateko eta organo donante egiteko aukera. Ohi bezala, arratsaldeko 18:30etatik aurrera izango da anbulatorioan.
Martxotik apirilera, 10 emaile gutxiago
Apirilean odol emaile kopurua dexente jaitsi zen eta elkartetik deialdi berezia egiten diete herritarrei, bereziki gazteei, odola ematera joateko. Martxoan 75 herritarrek eman zuten odola, horietatik 5 izan ziren berriak, eta apirilean 65ek; 2 izan ziren emaile berriak.