gaurko egunarekin hasiko dira, Goiz Eguzki bilgune sozialean, maiatzaren 1eko festarekin gozatzen.
Hainbat ekintza antolatu dituzte jaiaren inguruan, eta horietako batzuk gaur hasiko dira, nahiz eta egun haundia biharkoa izango den.
Abesbatza, gaur
Goiz Eguzki abesbatzak kontzertua emango du gaur, 19:30etan, egoitzan bertan.
Javier Zubimendiren zuzendaritzapean, bederatzi abesti kantatuko dituzte: Txakolin, Zorongo, Baile de Gaitas, Zugana, Illunabarra, Boga-boga, Un viejo amor, Maitia nun zira eta Euskalerriko.
Goizean goizetik, bihar
Festaren baitan antolatutako ekintzetatik gehienak, bihar izango dira.
Goizean goiz hasiko dira, hildako bazkideen alde egingo den mezarekin, 09:00etan, Agustinetan. 11:00etan berriz, udaberrian zehar izan diren hainbat kale-joku eta karta-jokoetako txapeldun eta txapeldunordeei sariak emango zaizkie. Ondoren, eskulan erakusketa izango da, eta amaitzeko, luntxa.