Merkataritza jarduerak euskalduntzeko dirulaguntzak eskatu daitezke dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2012ko apirilaren 30a

Dirulaguntzak lau arlotarako dira: euskara ikasteko, UEUren uda-ikastaroak egiteko, merkataritzarako eta elkarteetako hainbat jarduera euskalduntzeko eta aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroak egiteko.

Hernaniko Udalak, Euskara Sailaren bitartez, merka­taritza jarduerak euskal­dun­tzeko dirulagun­tzak ematen ditu. Aurtengo dirulaguntza deialdia zabalik dago jada, eta lau ataletan bana­tzen da.

Euskara ikasteko, UEUren uda-ikastaroak egiteko eta aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroa egiteko dirulaguntza eskabideak, matrikula formalizatu ondoren aurkeztu behar dira. Errotulu komertzialak jartzeko eskabidea berriz, jarri aurretik egitea komeni da, eta beti ere 2012ko urtearen barruan. Azkenik, gainerako dirulaguntzen eska­bideak aurkezteko ez dago epe jakinik, baina 2012ko urtearen barnean eskatu behar dira.

Dokumentazioa eta informazioa lortzeko, eta eskabideak aurkezteko, Udaleko Erregistro Nagusira joan behar da. Bestalde, Udalaren webgunean, www.hernani.net-eko ‘Berriak’ atalean hain zuzen, eskabidearekin aurkeztu beharreko eranskinak eta informazio guztia eskuratu daitezke.

Lau dirulaguntza motetako bakoitza eskatzeko, baldintza zehatz batzuk bete behar dira, alboko taulan zehazten den moduan. Era berean, kasu guztietan ondorengoak aurkeztu behar dira: dirulaguntza eskabide normalizatua behar bezala beteta, N.A.N. edo IFKren fotokopia eta gastuaren justifikazioa (dirulaguntza bakoitzaren araberakoa).


BALDINTZAK
EUSKARA IKASTEKO
- Hernanin erroldatua egotea.
- Zorrik ez izatea.
- Eskolen %85era agertzea.
- Ebaluazio-probak egitea.
- Matrikula epean ordaintzea.

UEUko UDA-IKASTARORAKO
- Hernanin erroldatua egotea.
- Zorrik ez izatea.
- Ikaslea edo erretiratua izatea, edo langabezian egotea.

MERKATARITZA JARDUERAK
Orokorrak:
- Jarduera ekonomikorako Udal baimena izatea.
- Zergak ordainduta izatea.

Errotuluak:
- Errotulua euskaraz jartzea.
- Testua zuzen idatzita egotea.
- Errotuluan izen propioa soilik ez agertzea.


- Errotulu berriak edo zaharrak berritzeko balio du laguntza.

Webguneak:
- Euskara hutsezko webgunea izatea edo euskararazkoari beste hizkuntzetan ematen zaion adinako tratamendua ematea.

Programa informatikoak
- Euskarazkoa izatea eta jarduera komertzialerako izatea.

*Elkarteetarako webgune eta programa informatikoetarako baldin­tzak berberak dira.

AISIALDIKO IKASTAROETARAKO
- Hernanin erroldatuta egotea.
- Ikastaroa euskaraz izatea.
- Alderdi teorikoa gainditzea eta araututako epearen barruan, titulua lortzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!