Mendiko eskiaz aritu ziren astelehenean, Zilegi Eskolan.

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 29a, 02:00

Elena Ibabe eta Aitor Oiarbide mendizaleak izan ziren gai emaileak, asteleheneko hitzaldian. Mendiko eskia izan zuten mintzagai, AEK euskaltegiak antolatzen duen Zilegi eskolan. Chamonix-Zermatt trabesiako irudiekin diapositiba emanaldia izan zen lehenengo, bi mendizaleek beren esperientzia kontatzen zuten bitartean. Ondoren, mendiko eskia praktikatzeko beharrezkoa den materiala ikusi eta eskuartean eduki ahal izan zuten bertaratutakoek. Azkenik, bi mendizaleek entzuleen galderei erantzun eta hainbat aholku eman zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!