Euskadiko Txapeldunek, Estatura salto

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 29a, 02:00

Seniorrez gain, jubenilek ere ez dute nolanahiko erronka, gaurkoa. Euskal Ligako txapela lortuta, Estatuko Txapelketarako klasifikatu dira. Gaur jokatuko dute, Sevillan, Cajasolen aurka.

Partidu bakar bat galdu gabe irabazi du Hernaniko jubenilen taldeak Euskadiko Liga. Bera-Bera egurtu on­doren, eta Liga bukatzeko partidu baten faltan, Euska­diko Liga irabazi eta Estatuko Txapelketarako sailkatzea lor­­tu zuten. Estatuko Txapelketan buru-belarri ari dira orain. Lehengo asteburuan Alco­ben­dasen aurka jokatu zuten Landaren. Indartsu aritu ziren hernaniarrak, eta zor­tzina berdindu zuten mar­kagailua. Gaurkoan, Estatuko Txa­pel­ketako bigarren partidua jokatuko dute Andaluziako txapeldunaren aurka.

Ezertxo ere ez, oparitzeko
Alcobendasen aurka jokatu zuten Landaren, Estatuko Txapelketako lehen parti­dua. Argi utzi zuten jubeni­lek, ez zutela ezertxo ere oparitzeko asmorik. Markagailua zortzina berdindu zuten, eta partidu bakar bat bera ere galdu gabe, aurrera jarraitzen dute hernaniarrek. Txapelketako hurrengo partidua gaur jokatuko du­te, Sevillaren aurka, La Car­tu­jan, eguerdiko 12:00etan.

Azken hatsa botatzeko prest
Hernaniko Senior A taldeak ere gaur jokatuko du, denboraldiko azken parti­dua. Azken hatsa botatzeko prest abiatu dira Madrilera, Ohorezko Mailarako igoera lortzeko azken aukerari ihes egiten ez uzteko asmo irmoarekin. Goizeko 06:00etan abia­tu­ko dira zaletuen bi autobusak ere. Partidua bertatik bertara ikusteko aukerarik ez duenak berriz, internet bidez, zuzenean ikusi ahal izango du, Kronikako webgunean jarriko dugun loturan, edo www.lasteles.com webgu­nean. Eguerdiko 12:30etan hasiko da partidua. Alcobendasi puntu bateko aldea atera zion Hernanik lehengo asteburu­an Landaren, 19-18 irabazita. Oraingoan, nor­gehia­goka honen amaiera­raino iritsiko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!