Hernaniko Institutuko batxilergoko lehen mailako ikasleak Estonian izan dira, Europako beste herrialde batzuetako ikasleekin batean bizimoduak eta ohiturak konparatzeko, eta elkarlanean bizitza osasuntsu bat izateko gida europar bat ekoizteko. Dagoeneko Danimarkan, Belgikan, eta azkenekoz, Estonian, izan dira Hernaniko ikasleak, Danimarka, Belgika, Estonia, Errumania, Hungaria eta Erresuma Batuko ikasleekin. Datorren ikasturte hasieran, Hernanin izango dira ikasle atzerritarrak. Otsailean berriz, Errumanian elkartuko dira denak, apirilean, Hungarian, eta bukatzeko, Erresuma Batuan bilduko dira, txostena egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!