Greban, lan baldintzen akordioa errespetatzen ez dela-eta

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 29a, 02:00

Urnietako eta Irungo IAT-ITVetako langileen arabera, TUV RHEHINLAND enpresak ez du akordioa errespetatzen.

Asteazkeneko batzarra­ren ostean, osteguneko greba de­i­aldia mantentzea erabaki zu­ten Urnietako eta Irungo IAT-ITVko langileek. 2011ko a­benduko 31n amaitu zen lan bal­dintzen inguruko akordioa ez berritzea leporatzen diote TUV RHEHINLAND, IAT-ITVn enpresari.

Luzerako, orain ere
Urnieta eta Irungo IAT-ITVetako enpresa komiteak urri­­an aurkeztu zuen platafor­ma, abenduan amaituko zen akordioa enpresarekin berri­tze­ko, langileek adostutako gai­ak kontuan hartuta. Plataformaren asmoa zen aurreko akordioaren berritzea­re­kin gertatutakoa ez errepika­tzea. Izan ere, 6 hilabeteko gre­ba­­ren ondoren, 2010eko eka­ine­ra arte itxaron behar izan zuten azkenean, akor­dioa berri­tze­ko. Komiteak salatzen du en­presak ez dituela aurreko akor­di­o­etan adostutako baldintzak errespetatzen. Tamalez, egoe­rak luze joko duela uste dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!