Amher taldeak antolatutako dastatze gastronomikoa egingo da gaur, 12:00etatik 14:00etara bitartean Plaza Berrin. Eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin. «Jateak, eguneroko behar biologikoak asetzeaz gain, bizi garen gizartearen adierazpen kultural batzuk erakusten dituela» dio Amher-ek. Horregatik, herrian dugun dibertsitate kulturala hernaniarren bistan jarri eta elkarbizitza inklusibo baten eredua adierazteko, 15 herrialde ingurutako jakiak probatzeko aukera izango da gaur.
‘Ondoko familia, bizilagunak’
Gaurko jaialdi gastronomikoan, kulturartekotasuna lantzeko udazkenean egingo den Gipuzkoa Solidarioa III-Ondoko familia, bizilagunak ekimenaren inguruko informazioa ere emango du Amher-ek.
Azaroaren 18an egingo da aurten, Next Door Family EU-Inclusive Neighbourhoods europar proiektuarekin bat egiten duen ekimena.