Txapelketak, musika, mendi irteera eta bazkaria asteburuan, mende erdia ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 29a, 02:00

Ereñotzuko Ur Mia elkarteko urteurrenaren jai nagusia gaur zortzi izango da. Goizean mendi irteera antolatu du Agiñara eta ondoren bazkaria.

Ereñotzuko Ur Mia solas elkarteak 50 urte bete ditu aurten. 1962ko urtarrilaren 12an ireki zuten Ur Mia, eta auzotarren biltzeko toki izan da gaur arte. Kirola eta kultura ere bultzatu ditu elkarteak, Toka eta Bola taldea badu, eta urtero antolatu ditu bertso saioak, errondak, San Anto­nio­tako sagardo probaketak... Mende erdia ospatzeko as­mo­tan, hainbat ekintza antolatu dituzte Ereño­tzun. Urtarri­le­an bertan, ospa­kizun txiki bat egin zuten: el­kar­teko hildako ki­deen aldeko meza eta ha­mai­ketakoa. Dato­rren astean, be­rriz, festa haundia egingo dute, hiru egunez. Izango dira: txapelketak, txokolate jatea, musikari eta abeslarien emanaldiak... Eta jai nagusia, gaur zortzi: goizean mendi irteera Agiñara eta ondoren bazkaria eta bertsolariak.

Bazkariko txartelak salgai
Herri bazkarirako txartelak salgai daude Irrintzi, Ugalde­txo eta Irubidieta tabernetan eta Ur Mian. Prezioa: 30 euro helduek eta haurrek 10 euro. Erosteko epea, maiatzaren 3ra arte.

69 bazkide
Ur Mia soziedadea egiteko ideia hiru ereñotzuarrek izan zuten: Luis Gorrotxategik, Patxi Ur­bi­zuk, eta Joxe Mari Urdan­pi­lletak. Ideia zabaldu, eta 1962­an ireki zuten; 30 inguru fundatzaile izan zituen Ur Miak. Gaur egun, 69 bazkide ditu elkarteak.

EGITARAUA:

Maiatzak 4, ostirala:

Ur Mia solas elkarteko Mus Txapelketako azken partidak eta
finala. Ilunabarrean Ur Mia elkartean.

Maiatzak 5, larunbata:
Haur, gazte eta helduen Bola eta Toka Txapelketa. Goizean 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 15:00etatik 17:00etara.
Ondoren, txokolate jatea.
19:30etan, auzoko musikari eta abeslarien ekitaldia, 50 urteko
argazkiak eta pasadizoak ikusiko dira bertan. San Antonio parroki elizan.

Maiatzak 6, igandea:
Urteurreneko jai nagusia.
Goizean mendi irteera Agiña mendira.
14:00etan, urteurreneko
herri bazkaria. Bertan, bazkal
ostean, bertsolariak eta
bertso musikatuak izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!