Baina... egon al da emakume ingeniaririk? Galdera hori gaur egun arraroa bada ere, ez da uste bezain sinplea. Nahiz eta berdintasun formalaren aroan bizi, ingeniaritza eskoletan oraindik ere emakume baino gizonezko gehiago dago. Ingeniaritzaren historia hutsunez betea dagoela eta, Elizatxo Ikastolan erakusketa antolatu dute emakume ingeniari, arkitektu eta asmatzaileen inguruan. «Disziplina hauetan gure aitzindari izan direnen erreskate lana ez da betere erraza. Emakumeek orain dela gutxira arte ez zuten beraien lana erregistratzeko ez patentatzeko eskubiderik, horregatik beraien diseinu zein asmakizunak gizonen izenen atzean ezkutatzen dira, benetako egilea zein den zalantzan geratuz. Erakusketa honek, gure birramon ingeniari, asmatzaile eta arkitektuen lanen aurkezpen txiki bat izan nahi du», azaldu dute antolatzaile eta egileek. Erakusketa Elizatxoko LH eraikinean (eraikin berrian) dago ikusgai, 16:30etatik 18:00etara. Maiatzaren 4ra bitarte izango da ikusteko aukera.
Egileak: Kubako eta EHUko irakasle eta kazetariak
Erakusketaren egileak sei dira: Yuliuva Hernandez Garcia Moako Goi Mailako Meatzaritza Metalurgikoko Institutuko irakaslea (Kuba), Yulieska Hernandez Garcia Moako kazetaria (Kuba), Lourdes Dominguez Carrascoso UPV-EHUko irakaslea, Victor Dominguez Carrascoso UPV-EHUko irakaslea, Ainhoa Güemes Moreno Emakume eta gizonen arteko berdintasunean masterra eta artista eta Enkarni Gomez Genua UPV-EHUko irakaslea.
Erakusketa EHUk babestua da.