Kupela taldea ikustera joateko sarerrak, Doberako bi bazkidek

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 29a, 02:00

Kontzertua arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Dobera-Kronikak bazkide kanpainaren barruan zozketatu ditu bi sarrerak.

DOBERA eta Kronikako bazkide kanpaina martxan da, eta orain arteko bazkideei eta berriei esker-ona emateko asmoarekin, sariak ari dira zozketatzen astero: liburuak, kirol partiduetarako, kontzertuetarako eta bestelako ikuskizunetarako sarrerak... Gaur Kupela talde ezagunak joko du Galarretako Sala Galan, eta Agustin Fraile eta Ines Ganzerain bazkideek bina sarrera eskuratu dituzte zozketan. Beraz, arra­tsaldeko 19:00etatik aurrera, Zabala, Larrañaga eta Berasategik osatutako hirukotea entzuteko aukera izango dute.

Bazkide izatea, urtean 35 euro
Dobera euskara elkarteak eta Hernaniko Kronikak urtero egiten dute bazkide kanpaina. Aurten ordea, ahalegin berezia egin nahi dute, aurrera begira eman beharreko pausuak emateko, bidelagun gehiagoren beharra baitute. Bazkideek 35 euro ordaintzen dituzte urtean, kuota bakarrean. Pausu hori eman, eta bazkide berri izan nahi duten herritarrek bi modu dituzte: 943 33 27 99/943 33 08 99ra deituta, edo dobera@dobera. com edo kronika@kronika.net-ra idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!