Udaberri Torneoa: Finalerdietarako pasea lortzeko aukera gaur, Barrenetxeak

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 28a, 02:00

Udaberri Torneoa ari dira jokatzen, eta gaur, final laurdenetako bi partidu jokatuko dira Galarretan: batetik, Zeberio IIak eta Barrenetxea IVak jokatuko dute Etxeberria IV eta Etxeberria IIIaren kontra; bestetik, Urriza eta Olazarrek jokatuko dute Uterga eta Ionen kontra. Bi partiduetako garaileak finalerdietarako sailkatuko dira. Partiduak 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrenak eta hirugarrenak izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!