mailari eusteko asmoarekin hasi zuen Teklan Hernanik denboraldia, eta helburua bete bakarrik ez, hobetu egin dute. Gaur jokatuko dute denboraldiko azkeneko partidua; Kiroldegian izango da agurra, Allerru taldearen kontra, 16:45etan hasita.
Balorazioa, oso ona
Aurreneko urtea zuten Gipuzkoako aurreneko mailan, eta beldur pixka bat bazutela dio Jon Esnaola saskibaloi elkarteko arduradunak: «hasieratik moldatu dira ordea bikain, eta joan den urtean erakutsitako maila mantendu dute denboraldi osoan». Esnaolak Kronikari azaldu dionez, denboraldiaren balorazioa oso ona da, bai jokalarien aldetik, entrenaitzailearen aldetik eta klubari dagokionean.
Hernanik 8garren bukatu du denboraldia, baina orain gutxira arte Final Four fasera sailkatzeko lehian aritu dira. Datorren urteari begira, taldea indartsu ikusten du Esnaolak. Seniorrak bigarren urtea izango dute aurreneko mailan, eta esperientzia gehiagorekin jokatuko dute. Atzetik gainera juniorrak datoz indartsu eta freskotasunarekin. Joan den astean Final Four-a jokatu zuten eta maila bikainean aritu dira. Hortaz, Esnaolak dioen moduan, «talde polita» izango du Hernanik datorren urtean.