Izen-ematea eta entsaioen hasiera

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 29a, 02:00

Maiatzaren 8an hasiko dira aurtengo San Joanetarako haurren aurresku entsaioak. Bertan parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute lehenago, Biteri kultur etxean. Derrigorrezkoa da 5 urte izatea edo aurten betetzea, eta izena emateko unean, bikotearen izena ere eman behar da. 50 bikotek hartu ahal izango dute parte. Entsaioak Urumea ikastetxeko Gay Mur eraikinean egingo dira, arra­tsaldeko 17:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!