Euskal herria bisitatzen ari dira, egun hotan, Norvegia aldeko Sami Komponisttat taldeko 5 kide, baita Hernanin ere. Sami herria bere kultura eta hizkuntzaren normalizazio prozesuan ari da, eta euskal eredua ezagutu nahi izan du bidaia honekin. Hernaniko egonaldian, Joxan Goikoetxeak 1995ean sortutako Aztarna proiektua ezagutu dute, euskal musikagintzan lehen proiektu multimedia izan baitzen. Euskal musikak tradizioa mantendu eta modernitatearekin uztartuz, nazioartera ateratzeko jarraitutako bidea dute aztergai, samiek.