Ahaztuta eta galduta dauden antzinako ohiturak berreskuratzeko asmoa du Ereñotzuko Auzo Udalak. Ekimen horren harira, Atsolorra egingo da udaberriro, auzoan. 2011n 10 bat haur jaio ziren Ereñotzun, eta haur horien guztien jaiotzak batera ospatuko dituzte, igande arratsaldean, 17:30etan, Auzo-Etxean.
Jaiotzen ospakizuna
Garai batean, auzoan haur bat jaiotzen zen aldiro, inguruko etxeetako lagun eta ezagunak joaten ziren haur jaioberriaren etxera. Ama zoriontzea eta haurra ezagutzea ziren helburu.
Egun, galduta dago ohitura hori. Belaunaldi gazteek ez dute ezagutu ere egin, eta horrexegatik, hitzaldi bat eman zuen, ostegunean, Mari Carmen Basterretxea, antropologian, filosofian eta hezkuntza zientzietan dok-toreak.
Igandean berriz, 2011n jaiotako 10 haurrentzako Atsolorra egingo da, auzotar guztien artean.