‘Ad Libitum’ eta Hernani Musika Eskolako abesbatzen emanaldia, igandean

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 27a, 02:00

Elkartrukea egingo dute bi abesbatzen artean. Asteburu honetan, abesbatza kataluniarra Hernanin izango da. Igandean emango dute kontzertua bi abesbatzek, 20:00etan Milagrosan.

Begues herri kataluniarreko Ad Libitum eta Hernani Musika Eskolako abesbatza gazteek elkartruke bat antolatu dute. Talde kataluniarra bihar iritsiko da Hernanira, eta kontzertua emango du igandean, hernaniarrekin ba­tean. Bide batez, gure herria eta inguruak ezagutzeko aprobetxatuko dute egonaldia.

Kontzertua, igandean
Bi koruek bakarka eta elkarrekin kantatuko dute, igandean, 20:00etatik aurrera, Milagrosan. Hernaniarrek 5 kantu abestuko dituzte lehenik. Ondoren, Ad Libitumen txanda izango da, eta 6 kantu abestuko dituzte, horietako bat euskeraz. Kontzertua amaitzeko, elkarrekin abestuko dituzte bi pieza. Ho­rietako bat, Mikel Labo­aren Txoria txori kantu ezaguna izango da.

Inguruak ezagutzen
Abesbatza kataluniarra bihar iritsiko da Hernanira, eta astelehenean itzuliko dira. Hiru egun hauetan, Herna­ni eta inguruak ezagutzeko aprobetxatuko dute. Alde batetik, Hernaniko Kaxkoa ezagutzeko bisita gidatua izango dute, eta Gu­ru­tzeta sagardotegira joango dira ondoren. Astelehenean berriz, Donostian izango di­ra, etxera itzuli aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!