Harrera egingo zaie gaur arratsaldean, Eskandinabiatik datozen Samiei

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 27a, 02:00

Samiek ezagutu nahi duten Aztarna proiektuaren inguruko hitzaldia eta zuzeneko musika izango dira gaur, arratsaldeko 16:00etan, Milagrosan. Ekitaldia irekia da, bertaratu nahi duen edonorentzat.

Norvegia, Finlandia, Sue­dia eta Errusiako Kola penin­tsulan zabalduta bizi den herri indigena da Sami herria. Mendeetan inguruko estatuen jazarpena jasan duen herria da. Beren kulturaren eta hizkuntzaren mantentze lanetan ari den Sami Komponisttat musikarien elkarteko 10 kide Euskal Herria bisitatzen ari dira egunotan, euskal kulturaren helburu identitario, kultural eta linguistikoa gertutik ezagutzeko.

Gaur, Hernanin
Asteazkenean iritsi ziren SK elkarteko kideak Euskal Herrira, eta dagoeneko, Eresbil, euskal musikaren artxiboa bisitatu dute. Gaur berriz, Oiartzungo Herri Musikaren Txokoan eta Donostiako Musikene kontserbatorioan izango di­ra, eta arratsaldean, Herna­nira etorriko dira, Aztarna proiektua ezagutzera. Arratsaldeko 16:00etan ha­­rrera egingo zaie Mila­gro­san, eta Aztarna proiektuaren inguruko hitzaldia eta zu­­zeneko musika izango di­ra. Ekitaldia denentzat irekia da.

Aztarna proiektua
Joxan Goikoetxearen zuzendaritzapean sortu zen Hernanin, 1995ean, Aztarna proiektua. Euskal Herriko lehen proiektu multimedia musikalak egiteko aitzakian sortu zen, hain zuzen. Geroztik, interes nabarmena sortu du proiektuak, alde batetik, argitaratu dituen lanengatik, eta bestetik, artistek zuzenean sortu, ekoiztu eta eskainitako produktua delako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!