Kupela Taldeak Galarretako Sala Galan joko du, igandean

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 26a, 02:00

Galarretako Sala Galan joko du Kupela Taldeak, igande arratsaldeko 19:00­eta­tik aurrera. Sarrerak, kon­tsumizioarekin batean, 10 eu­ro balio ditu eta Galarre­tan bertan izango dira salgai. Hala ere, batzuek lortu dituzte sarrerak. Dobera-Kronikako bazkide kanpainaren barruan egiten ari diren zozketen artean, bi pertsonentzako bina sarrera zozketatu dituzte, kontzertura joateko.

Emanaldiak, astebururo
Astebururo, gorputza era askotara dantzarazteko au­kera izaten da Galarretako Sala Galan. Ostiral eta larunbatetan salsa eta dantza latinoen erritmoa nagusitzen da dan­tzalekuan. Igandetan berriz, euskal taldeentzako lekua egin nahi dutela adierazi dute aretoko arduradunek.

Kupela, igandean
Talde euskaldunei lekua egiteko asmo horrekin, Kupela Taldearen kontzertua izango da, igande arratsalde honetan, 19:00etatik aurrera, Galarretako Sala Galan. «Sagardoa txotxetik bu­ka­tu» bada ere, «kupelarekin datorrela oraingo kanpaina», diote erromeriatako profesional hauen emanaldia iragartzen duten kartelek. Urola aldeko hirukote honek 2006an grabatu zuen lehenengo diskoa, trikitixa eta bertsoa grazia haundiarekin uztartuz.

Sarreren irabazleak
Dobera Euskara Elkarteak bazkideak lortzeko kanpaina jarri du abian. Dagoeneko bazkide direnen artean, hainbat gauza zozketatzen ari dira, eta horien artean, bina sarrera zozketatu dira Kupela Taldearen emanaldirako. Honakoak dira irabazleak: Agustin Fraile Etxenike, 136 bazkide-zenbakiduna eta Ines Ganzerain Zapirain, 70 bazkide-zenbakiduna. Doberak Larramendi kalean duen bulegoan jaso daitezke sarrerak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!