Gravn eta Udaberriko Torneoak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 27a, 02:00

Gravn Torneoko finaleko bi partidu jokatuko dira gaur, 19:00etatik aurrera Bilboko Bizkaia trinketean, eta 3 pelotari hernaniar izango dira bertan. Miren Goikoetxea eta Ariane Arrietak Arabaren aurka jokatuko dute, paleta jubeniletan, eta Irati Ugaldek, Zuazuko bikotearekin, Araba izango du aurkari sub 22 paletan. Bestalde, Udaberriko Torneoko 10 partidu jokatuko dira gaur, horietatik 3 Hernanin, 20:30etan, infantilenak 2, eta seniorrena bestea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!