15 herrialdetako zapore eta usainak zabalduko dira igandean, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 26a, 02:00

Gastronomia gure kulturako alor garrantzitsuenetako bat dela esan daiteke. Baina ez gure kulturan bakarrik. Atzerritar asko bizi da Hernanin, eta igande honetan, beren kultura eta herrialdea ezagutzeko aukera emango dute, Plaza Berrin egingo duten jaialdi gastronomikoaren bidez. Amher taldeak antolatuta, eguerdiko 12:00etatik 14:00­eta­ra bitartean, 15 edo 20 herrialdetako jakiak dastatzeko aukera izango da Plaza Berrin (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin). 

Ia 20 herrialde
Amher taldeak jakinarazi duenez, 15 edo 20 herrialdetako 50-60 pertsona inguru ariko dira, igandean, sukalde lanetan. Oraingoz, jaialdian parte hartuko dutela konfirmatu dutenek, ondorengo herrialdetako platerak prestatuko dituzte: India, Katxemira, Ekuador, Bolivia, Honduras, Argentina, Maroko, Ghana, Mongolia, Nikaragua eta Peru. Antolatzaileek herritar guztiei dei egin diete, jaialdira gerturatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!