Txantxangorri Elkarteak 42. Amuarrain Arrantza Txapelketa antolatu du maiatzaren 6rako. Bazkide eta herritar guztiek eman dezakete izena, elkartean bertan, eta izena ematen duen lehen bazkideak urdaiazpiko bat jasoko du opari. Txapelketa egunean elkartean elkartuko dira parte-hartzaileak, 08:30etan, eta 09:00etatik 13:00etarako tartea izango dute arrantzarako. Amu naturalak nahiz artifizialak erabili ahal izango dira. Haurren Txapelketa berriz, bertan behera geratu da, ortzadar-amuarraina birpopulatzearen inguruan sortu den polemikaren ondorioz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!