Hernaniko Kale Hezitzaileek antolatutako Udaberriko Futbol Txapelketan Urumeako FCB taldea izan da irabazlea. Hernaniko ikastetxeetako LH 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. mailako ikasleekin osatutako 14 taldek hartu dute parte txapelketan. Finalean Urumea eta Langile izan ziren aurrez aurre, eta lehenengoak izan ziren garaile, 6-3. Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartzaileei, Elizatxo ikastetxeari zelaia uzteagatik, eta Zakarias eta Bouchra El Baghdadi anai-arrebei arbitraje lanengatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!