Ereñotzuko Ur-mia elkarteak 50 urte beteko ditu laster, eta ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, datorren ostiral, larunbat eta iganderako. Egun haundia igandea izango da. Herri bazkaria egingo dute, eta sarrerak salgai daude jada, Irrintzi, Ugaldetxo eta Irubidieta tabernetan, eta Ur-mia elkartean. Prezioa: helduek 30 euro, eta haurrek 10 euro. Epea maiatzaren 3an bukatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!