XVI. mendeko euskal jantzien inguruko hitzaldia gaur, Ramon Garciaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 25a, 02:00

Dantzari Festaren baitan antolatutako ekintzak martxan daude aste honetan zehar. Biterin ikusgai dagoen erakusketaz gain, euskal jantzien inguruko hitzaldia izango da gaur, 19:00etan.

Asteburuko dantza emanaldiez gain, ekintza gehiago antolatu dira aurtengo Dantzari Festaren barruan. Horien artean, aste honetan zehar Biteri kultur etxean ikusgai dagoen XVI. mendeko euskal jantzien erakusketa, eta gaur bertan emango den hitzaldia. Iraultza dantza taldeko Ramon Garcia izango da hizlaria, eta XVI. mendeko euskal jantziak izango ditu min­tzagai, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Biterin.

Konkistaren harira
Nafarroako Konkistaren 500. urteurreneko hainbat ospakizun egiten ari dira aurten, Euskal Herri osoan. Hernani­ko Dantzari Fes­tan ere, urte­u­rren hori hartu da euskal jantzien erakusketaren eta gaurko hitzaldiaren ardatz. Horrexegatik, XVI. mendeko jantzien inguruko erakusketa eta hitzaldia antolatu dira aurten. Erakusketa ostiralera arte egongo da zabalik, eta hitzaldia gaur izango da, 19:00etan, Biterin.

Erromeria, agurtzeko
Aurtengo Dantzari Festari agur esateko, erromeria izango da larunbatean. Alkarki­deko dantzariek zuzenduko dute erromeria, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Herna­niko kaleetan zehar. Egu­raldi txarra eginez gero, Atsegindegin egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!