Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Preso eta Iheslarien alde, Herrira mugimenduak antolatutako mus txapelketa azkarra jokatu zen larunbatean, Kontrakantxa Gaztetxean. Antolatzaileek, bertan sortutako giro ederra azpimarratu dute. Finaleko partida, gaueko 22:30etan bukatu zen. Era berean, Olinpiadetako taldeek izandako presentzia nabarmendu dute. Taldeko kamixetak soinean eramateaz gain, bertan ez daudenak gogoan izatea ere eskertu nahi diote, bereziki Olkis & Mondejus taldeari. Parte hartutako 43 bikoteen artetik, honakoak izan ziren irabazleak, hurrenez hurren: Huizi-Kar; Joxe Benito-Alzuri; Pedro-Alber; eta Papelillo-Fer.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!