Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hileko azken ostirala izanik, ekitaldi berezia antolatu du gaur, 20:00etan Plazan, Herrira Mugimenduak. Biziarteko espetxe zigorra aplikatu zaien hiru hernaniar preso daude kolektiboan: Pakito, Inma eta Baldo. Horren inguruan eta Espainiako Entzutegi Konstituzionalak hartutako azken erabakiaren inguruan hitz egingo du abokatu eta presoen inguruko kide batek. Era berean, mahaiak jarriko dira, postalekin, hiru preso hernaniar hauei idatzi ahal izateko. Herrirak, dei egiten die hernaniar guztiei ekitaldian parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!