Hernaniko ‘Panificadora de Hernani (Sulabe)’ eta ‘Adarra lan tresnak’ enpresek hitzarmena sinatu zuten atzo Lasarten, Baietz Gurean! ekimenean parte hartzeko. Enpresetan euskara sustatu eta erabiltzeko Buruntzaldeako Udalek 2005ean martxan jarritako ekimena da hau. Ekitaldian, Sulabeko ordezkari Hibai Ariztimuño eta Adarrako ordezkari Naiara Santxiz izan ziren, Hernaniko alkate Luix Intxauspe, Lasarte-Oriako alkate Pablo Barrio, eta Usurbilgo eta Andoaingo Udal eta enpresetako ordezkariekin batean.
13, dagoeneko Lasarte-Oriako alkate Pablo Barriok eman zion hasiera sinadura ekitaldiari. Baietz Gurean! ekimena Buruntzaldeako Udalek 2005ean abiatutako egitasmoa zela gogorarazi zuen, eta gaur arte, euskara sustatzeko dagoeneko 13 plan martxan jarri direla azpimarratu zuen. Era berean, lehenago beren enpresetan euskararen erabilera sustatzearen alde aritu zirenen aitzindari lana goraipatu zuen. Normalizazio bidean Hernaniko alkatearen esanetan, Udal eta enpresen arteko harremanen oinarriak jarri nahi dira ekimenarekin, enpresak euskeraren erabilera normalizatzeko bidera ekartzeko. Ekimen honetan parte hartzen duten enpresetan datu bilketa bat egiten da, enpresaren egoera linguistikoa zehazteko. Gero, enpresaren inguruko txostena egiten da, eta euskeraren erabilera hobetzeko proposamenak egiten dira. Horiek betetzeko 300, 500 eta 700 euroko dirulaguntzak ematen dira. Azkenean, Bikain ziurtagiria lortzea da helburua. Urratsez urrats Hernaniko enpresetako ordezkarien esanetan, ekimenak lagundu egiten du urratsak ematen, eta enpresa gehiago animatu nahi izan zituzten parte hartzera.