Lip Dub jendetsua, Preso eta Iheslarien aldeko Elkartasun Astean

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 24a, 02:00

Gaur eta bihar egingo diren bileretan, maiatzaren 15etik 19ra ospatuko den Elkartasun Asterako ekitaldiak prestuko dira, horien artean, Lip Dub-a. Herrira Mugimenduak parte hartzeko deia luzatu du.

Maiatzaren 15etik 19ra bitartean Preso eta Iheslarien aldeko Elkartasun Astea ospa­tuko da Hernanin. Hainbat ekintza prestatuko dira ordurako, eta antolaketa lanei ekiteko bi bilera egingo dira aste honetan. Lehena gaur, arratsaldeko 19:00etan, Biteri kultur etxean. Gaurko bilerara joan ezin dutenentzat, bigarren bilera bat egingo da bihar, ordu eta leku berean. Beste gauza ba­tzuen artean, Elkartasun As­te­an egingo den Lip Dub­erako prestaketa lanak izango dituzte mintzagai.

Lip Dub jendetsua Herrira Mugimenduak dei egin die herriko eragile, talde, koadrila eta norbanakoei Lip Dub-aren antolaketa lanetan laguntzeko. Dagoe­neko, abesti bat idatzi eta musikatu dute.

Ostiralerako deia Ostiral honetan egingo diren ekintzetara ere bertaratzeko dei egin du mugimenduak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!