Udaberri torneoko partiduetan nagusi Oñatz eta San Miguel, eta Urtasun eta Aizpurua

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 23a, 02:00

Ostegunean aurkeztu eta larunbatean hasi zen Udaberri Torneoa Galarretan. Bi partidu jokatu ziren, eta aurrenekoan Oñatz eta San Migulek irabazi zuten 40-31, Urriza eta Olazarren kontra. Sagardoaren Txapelketako irabazleek bikote bikaina osatzen dute, eta hala erakutsi zuten larunbatean. Torneoko bigarren partiduari dagokionean, Urtasun eta Aizpurua nagusi izan ziren Zeberio eta Barrenetxea hernaniarraren kontra; 37-40. Bikote galtzailea 37na berdintzera iritsi bazen ere, ez zuten partiduari buelta ematea lortu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!