aste osoan zehar izango dira Dantzari Festari lotutako ekintzak Hernanin. Gaurtik ostiralera euskal jantzien erakusketa jarriko dute Biterin; aurten, 16garren mendeko euskal jantziena. Asteazkenean baserritarren janzkerari buruz hitz egingo du Ramon Garciak, Biterin baita ere. Eta azkenik, larunbatean, erromeria izango da herriko kaleetan barrena, Alkarkide taldeak antolatuta.
Horiek dira aste honetarako antolatutako ekintzak. Baina Dantzari Festako egun haundiak pasa berri den asteburukoak izan dira. Larunbatean txikiak aritu ziren dantzan. Eta atzo, Euskal Herri osotik etorritako 13 dantza taldek girotu zuten herria. Auzoz auzo ibili ziren lehendabizi, eta eguerdi partean Ikurriñaren dantza egin zuten guztiek elkarrekin, Plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!