mendiko Eskiari buruz ikastaroa antolatu du AEKk, Zilegi Eskolen barruan. Ikastaro laburra izango da, egun batekoa, eta goi mailako adituek emango dute. Elena Ibabe eta Aitor Oiarbide mendizaleak izango dira gaur Biterin, iluntzeko 19:00etan.
Diapositibak, aholkuak...
Ikastaroak hainbat zati izango ditu. Lehendabizi Chamonix-Zermatt trabesiako diapositibak proiektatu ko dituzte. Ondoren, mendi eskia egiteko zein material behar den erakutsiko dute, eta honen inguruko aholkuak ere, emango dituzte. Azkenik, beraiek mendian bizitako hainbat anekdota kontatuko dituzte.
AEKtik gogoratu nahi dute ikastaroa debalde dela eta herritar guztiei dagoela zuzendua.