Alcobendasi justu-justu irabazita, Hernanik dena eman beharko du asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 23a, 02:00

zerotik hasi beharko du Hernanik asteburuan play offa. Madrilen jokatuko du bueltako partidua, puntu bateko aldearekin. Atzo neur­tu zituen indarrak aurreneko aldiz Alconbe­dasen kontra, eta 19-18 irabazi zuten.

Bigarren zati hasieran, erreakzioa
Gorabehera askoko partidua izan zen. Madrildarrek in­darra, kasta eta ofizioa dutela erakutsi zuten, eta bigarren minuturako aurreratu ziren markagailuan. Ondo aztertua zuten Hernaniren kontra nola jokatu, eta argi utzi zuten zelaiean. Atsedenaldira, 6-11 galtzen joan zen Hernani,  Genuak sartutako bi zigor kolpeekin
Bigarren zatia oso bestelakoa izan zen. Hernani beste erritmo batekin atera zen, eta hasi eta berehala Genuak en­tsegua egin eta gauzatu zuen; 12-11 aurreratu zen Hernani. Partidu erdialdera etorri zen trikoloreen bigarren entsegua; Otaño Igoak egin zuen eta Ge­nuak gauzatu, 19-11. Espe­rantzarako alde horrek gutxi iraun zion Hernaniri. Partidua bukatzeko 20 minutu falta zirela entsegua egin eta gauzatu zuen Alconbedasek eta puntu bakar batera jarri ziren, 19-18.
Handik aurrera, ez zen par­tidurik egon, madrildarrek geratu egin baitzuten. Hor­taz, play offa erabat irekia dago, eta Madrilen irabazten duen taldeak jokatuko du da­to­rren urtean Ohorezko Mailan.

Jubenilak bikain, Estatuko ligan
Jubenilek 8-8 berdindu zuten atzo Alcobendasen kontra. Ma­drildarrak ziren faborito, baina hernanirrek kasta erakutsi, eta berdintzea lortu zu­ten. Datorren asteburuan An­dalu­ziako txapeldunaren kontra jokatuko dute, Sevillan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!