India, Katxemira, Ghana... hogeitik gora herrialdetako jakiak, aukeran

Kronika - Erredakzioa 2012ko api. 22a, 02:00

Geroz eta gehiago dira atzerriko jakiak probatzea gustuko dutenak, eta horren adibide dira, Euskal Herrian ireki diren jatetxeak. Gastrono­miak herrialdeak ezagutzen lagundu, eta pertsonen arteko harremanak sendotzen dituela diote askok, eta hori dute helburu AMHER taldekoek. Atzerritarren integrazioa bilatzen dute, eta bide horretan, Jaialdi Gastronomikoa antolatzen dute urtero Her­nanin. Datorren igandean egingo dute aurtengo edizioa, eta ohi bezala, Plaza Berrin izango da, eguerdiko 12:00e­tatik 14:00etara (txarra egingo balu, Atsegindegin).


50tik gora pertsonek hartuko dute parte
India, Katxemira, Ekuador, Bolivia, Honduras, Argenti­na, Maroko, Ghana, Mon­golia, Nikaragua eta Peru dira momentuz, presentzia izango duten herrialdeak. Horiek guztietako janariak dastatzeko aukera izango da; noski, Hernanin bizi diren herrialde horietako atzerritarek eginak. AMHERek Kronikari aurreratu dionez, gutxi gorabehera, 50-60 lagunek hartuko dute parte Jaialdi Gastro­nomikoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!